Zer da Kosta Trail?

ZER DA KOSTA TRAIL?

KostaTrailek 21 km-ko lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak eskutik izanez

Urteak aurrera egin ahala, parte-hartzaile finenen egutegian sendotuta dagoen mendiko lasterketa hau inoiz baino indar handiagoz itzuli da eta, aurten, 15. urteurrena izanik. Hala, mendi-maratoi erdia izango da erreferentziazko proba honen oinarrizko ardatza.

Kosta Trailaren edizio birtual hau 2021eko ekainaren 13tik uztailaren 13ra bitartean egingo da, izan ere, gaur egungo pandemia dela eta, egun berean parte hartzaileen pilaketak ekidin behar ditugu. Baina helburua izaten jarraituko du inskripzioekin bildutako dirua entitate solidario batera bideratzea, GaituzSport Fundaziora, hain zuzen ere. Fundazio horrek 2014tik jarduera fisikoaren bidez inklusioa sustatzen du, eta diskriminazioa duten edo ez duten pertsonen artean programak garatzen ditu baldintza berdinetan (www.gaituzsport.es). Kosta Trailen izaera solidario hori dela eta, inskripzioaren % 100a GaituzSport Fundaziora bideratuko baita, ez da inola ere itzuliko. Arrazoi beragatik, ezin izango da dortsalaren izena aldatu inskripzioetan.

Era berean, Kosta Trailek bere hiru proba erreferenteak izaten jarraituko du: 21 km-ko mendi lasterketa, 20 km-ko mendi martxa eta 7 km-ko familia martxa. Dena den, edizio hau ez denez lehiakorra, guztiak korrika edo oinez egin ahal izango dira.

Hiru modalitateak autosufizientzian egingo dira, hau da, parte-hartzaile bakoitzak bere materiala, janaria eta ura eraman beharko ditu. Era berean, Kosta Traila igarotzen den gune guztietan hondakinik ez botatzeko ardura izango dute.

Kosta Trail % 100ean dago konprometituta ingurumenarekiko errespetuarekin, eta helburua ahalik eta iraunkortasun-parametro handienak betetzen dituen proba izatea da. Beraz, parte-hartzaileei ingurunearekiko ahalik eta begirunerik handiena izatea eskatzen zaie, batez ere hondakin guztiak botatzeko orduan, nahiz eta hondakin txikiak izan. Ontziak edo edukiontziak erabiltzen saiatu behar da. Denon artean utzi behar ditugu ibilbide guztiak gure urratsaren arrastorik gabe.

Irteera, beti bezala, Sopelako udaletxean izango da eta handik Plentziarako bidea hartuko dute. Han topatuko dituzte parte-hartzaileek lehen aldapak, eta Barinatxera iritsiko dira. Itsaslabarretan eta hondartzetan kilometro horiek egin ostean, 21 km-ko lasterketako parte-hartzaileek Azkorriko pinudia zeharkatuko dute Berangora jaisteko eta Munarrikolandako mendi-hegaletatik Urkoko kirol-instalazioak inguratuko dituzte. Ibilbidea amaitzeko, berriro ere Sopelako udaletxeko plazara iritsiko dira. Han egongo dira dagoeneko lasterketako korrikalariei harrera egiten ibilaldian esku hartu duten lehen parte-hartzaileak.

IBILDIBE FAMILIARRA: FAMILIA OSOARENTZAT

7 kilometroko ibilbide arina eta zailtasunik gabekoa, familiako kide guztiei gozatzeko aukera emango diena. Ibilbidea Sopelako udaletxean hasi eta zubi berria pasatu ondoren, kostara hurbilduko dira froga honen partehartzaileek, Larrabasterra eta Sopelako bidexkak egiteko.

MENDI-IBILALDIA: ZEHARKALDIAK MAITE DITUZTENENTZAT

Ibilbide Familiarra baino ibilbide gogorragoa bilatzen dutenentzat 20 kilometroko ibilbidea proposatzen dugu, zailtasun ertainekoa. Trekkinga eta mendiko zeharkaldiak egitea gogoko dutenek gozatu egingo dute.