Ohiko galderak

OHIKO GALDERAK

NONDIK IRTETZEN DIRA LASTERKETA ETA IBILALDIAK?

KostaTraileko hiru probak (21km-ko mendi lasterketa, mendi martxa eta martxa familiarra) Sopelako Udaletxeko plazatik irtengo dira. 9:00etan itxarongo zaitugu Lasterketaren irteerarako, 9:15etan 20km-ko Martxarako eta 9:30etan 7km-ko Martxaren irteerarako. Pasaden urtean bezala, proba Sopelako Udaletxeko plazan hasiko eta amaituko dela gogora ezazu.

NOLA IRITS NAITEKE SOPELARA?

Metroz

Sopelan metro geltokia dagoenez, egun horretan ahal duzun neurrian garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu, hori izango baita bertaratzeko modurik erosoena, bizkorrena eta ekonomikoena.

Esteka honetan metro ordutegiak eta maiztasunak topatuko dituzu:
http://www.metrobilbao.net/utilizando-el-metro/mapa-y-frecuencias

Autoz

Autoz joatea erabakiz gero, webgunean topatuko dugu Kostatraileko parte-hartzaileentzat Udalarekin hitzartutako aparkaleku nagusiak biltzen dituen planoa:

·Aparkalekuak Sopelan – irudian klikatu mapa handitzeko

aparcamientos-sopela

*Gogoan izan: eremu horretan TAO badago, beste edozein egunetan bezalaxe ordaindu beharko da. Antolakundeak aparkatzeko eremuak bakarrik iradokitzen ditu eta ez du parte-hartzaileentzako baldintza berezirik adostuta.

ZALANTZAK DITUT, NOLA JAR NAITEKE HARREMANETAN KOSTATRAIL-EKIN?

Zalantzak eta kontsultak badituzu, posta elektronikoa bidal diezagukezu helbide honetara:kt.kostatrail@gmail.com. Ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.

Gure sare sozialei esker ere jar zaitezke gurekin harremanetan eta albiste guztien berri izan dezakezu:

http://www.facebook.com/kostatrail
http://twitter.com/kostatrail


ZERBATIK EGITEN ARI DU KOSTATRAILEKO ERAKUNDEAK PROBAKO PLASTIKOAREN ERABILPENA MURRIZTEKO?

Kosta Traileko erakundeak erabakiak hartu ditu froga iraunkortasunagoa izateko. Aurtengo edizioan, korrikalariei eman ohi zaien plastikozko poltsak deuseztatu dira eta oihalezko poltsez ordeztu dira denbora gehiago iraun dezaten eta erabilera desberdinak eman ahal izateko, hala nola, erosketak gordetzeko, edozein gauzak gordetzeko edo janaria lantokira eramateko. Halaber, pasaden urteetan ez bezala, aurten kamisetak plastikozko bilgarririk gabe emango dira, platerrak zein edalontziak material birziklatuez eginda egongo dira eta martxetako zuzkiduretako ur botilak deuseztatuko dira. Hartuko diren neurri guztiak helburu berdina dute: ingurumenaren iraunkortasuna.

Azkenik, parte-hartzaileen egonezin nagusienetarikoa ibilbideak markatzeko zinta da. Beti birpasatzen ditugu ibilbideak proba amaitu eta gero edozein motatako plastikoak jasotzeko helburuarekin, nahiz eta gure probetakoak ez izan. Baina aurten, erabiliko dugun zinta konpostagarria izango da. Proba amaitzean zinta jaso arren, almidoi begetalez eginda dagoenez, baztertzean ez du ingurumena kutsatuko, haren deskonposizioa ongarri naturalean hasiko baitu beste materia organiko batekin kontaktatzeagatik.


ZER EGIN DEZAKET BIDEAN PLASTIKOAK AURKITZEKOTAN?

Ibilbidea proba hasieran baino garbiagoak utzi behar ditugula uste dugu. Horregatik, Kosta Trailean parte hartzen duten pertsona guztiei, antolatzaileei zein parte-hartzaileei, ibilbidean aurkitzen dituzten plastiko guztiak jasotzeko eta ikusten duten lehenengo zakarrontzira botatzea eskatzen diegu. Hondakinak boluntario bat dagoen puntu bakoitzean bota ahal izango dira.


ONLINE APUNTATU BANAIZ, IZEN-EMATEAREN EGIAZTAGIRIAREN INPRIMAKIA ERAMAN BEHAR DUT?

Online inskripzioa egin baduzu, ez da beharrezkoa egiaztagiria inprimatzea, mugikorretik erakustearekin nahikoa da. Horrela, papera aurrezten dugu eta zabor gutxiago sortzen dugu, egiaztagiriak behin bakarrik erakutsi behar baitira.


ZER EGIN DEZAKET LESIONATUTA DAGOEN ETA MUGI EZIN DEN PERTSONA BATEKIN AURKITZEN BANAIZ IBILBIDEAN?

Lesio oso larria izatekotan, lehen laguntzak ematea ezagutzen badira. Bestela, lesionatuta dagoen pertsona ahalik eta gehien erlajatzen lagundu eta boluntario-puntu gertuenera joan. Han, azaldu egoera antolatzaile bati hark zerbitzu medikuei abisa dadin eta salbamendu-plana aktibatzeko.


NOLA JAKIN DEZAKET NON DAUDEN ZUZKIDURAK ETA BOLUNTARIOAK?

Lasterkariaren txostenean aurki dezakezu frogaren plano bat non zuzkiduren kokapena eta ibilbidean zehar boluntarioak dauden puntuak zehazten dira.


KAMISETAREN NEURRIAREKIN OKERTU BANAIZ, ALDA DEZAKET?

Asko sentituz, ez da posiblea eskatutako kamisetaren neurria aldatzea. Aurten kamisetak ez direla banaka poltsaratuko gogoratzen dizuegu, horregatik, garbitasun kontuak direla eta ez dira aldaketak onartuko.


NOLA PARTE HAR DEZAKET ZOZKETETAN?

Zure dortsaleko zenbakia ekainaren 14an egingo ditugun zozketetan parte hartzeko erabiliko duzun zenbakia da. Zenbaki irabazleen eta irabazitako sarien berri Sopelako Udaletxeko fatxada nagusiaren alboan helmugara iristean ikusiko dituzun panel batzuetan emango dugu.

LASTERKETAREKIKO GALDERA OHIAK

NOLA EGIN BEHAR DUT IZEN-EMATEA KOSTA TRAIL MENDIKO ERDI MARATOIARAKO?

Gogoratu Mendi Maratoi erdirako izen emateak SOILIK ON-LINE izango direla apirilaren 1etik 30ra.

Bete webgune honetako “Izen-emateak” atalean aurkituko duzun formulario elektronikoa eta momentuan ordaindu internet bidez.

· ON-LINE IZEN EMATEA: Bete web gune honetako “Izen-emateak” atalean aurkituko duzun formulario elektronikoa eta momentuan ordaindu internet bidez.
· FORUM SPORT ARTEAN: (ekainaren 13an): Dendan egongo den Idazkaritza teknikora gerturatu eta bertan izena eman ahalko duzu, ordainketa esku dirutan eginez.

 

NON JASO BEHAR DUT DORTSALA?

Lasterketak

Izen ematea mendi maratoi erdirako egin baduzu maiatzaren 27tik ekainaren 1era zure bizkar zenbakia izen ematea egiterakoan aukeratutako Forum Sport dendan jaso dezakezu. Data hau pasata, bizkar zenbakia Arteako Forum Sport dendan jaso dezakezu soilik ekainaren 13an 10:00etatik 20:00etara edo Sopelako Udaletxean irteera baino lehen, 08:00etatik 8:45etara

Ibilaldiak

· Ekainaren 1tik ekainaren 6era izen ematea egiterakoan aukeratutako Forum Sport dendan jaso dezakezu. Data hau pasata, bizkar zenbakia Arteako Forum Sport dendan jaso dezakezu soilik ekainaren 13an edo Sopelako Udaletxean ekainaren 14an irteera baino lehen.
· Ekainak 13, larunbata: Arteako Forum Sport dendan 10:00etatik -20:00etara.
· Ekainak 14, igandea: Sopelako Udaletxean 8:00etatik- 8:45ra.

 

MENDI LASTERKETARAKO EDO MARATOI ERDIRAKO IZEN EMATEA EZEZTATU DEZAKET?

Zure izen ematea mendi lasterketarako edo maratoi erdirarko ezeztatu dezakezu, baina gogoratu ekitaldi solidario bat dela eta izena emateko kuotaren %50 helburu solidariorako erabiliko denez, ez da kuotaren %100 inolaz ere itzuliko.

2020ko edizioan, hau  izango ditugu onuradun.

· Gaituz Sport ElkarteadesGAITASUNA duten eta ez duten pertsonen artean, ariketa fisikoaren bidez, gizarteratzea baldintza berberetan bultzatzen duen Fundazioa.

Izena emateko prozesu guztiak email bidez egin beharko dira. Horretarako, Kosta Trailen web orrian emandako helbidera bidali beharko da mezua, maiatzaren 1a baino lehen. Beraz, ezeztapenak ez dira telefonoz edo faxez balioztatuko.

 

BESTE PERTSONA BATEN DORTSALA JASO DEZAKET?

Bai, froga egunean online egindako inskripzio ziurtagiria aurkezten baldin bada. Forum dendetan jasoz gero, ezinbesteko informazioa (kamisetaren neurria zein pertsonen NAN-a) agertzen den frogagiria aurkeztea beharrezkoa da, dortsalak ematen dituzten pertsonei lana errazteko eta azkartzeko.

 

BA AL DAGO ZAINDEGIRIK LASTERKETAKO PARTE-HARTZAILEENTZAT?

Bai, KostaTrailean, lasterketako parte-hartzaileek haien gauzak utzi ditzateke zaindegietan froga hasi baino lehen.

 

BA AL DAUDE DUTXAK LASTERKETAKO PARTE-HARTZAILEENTZAT?

Bai, dutxa-zerbitzua erabilgarri egongo da 21km-ko Lasterketako parte-hartzaileentzat.

7KM-KO ETA 20KM-KO IBILBIDEEN GALDERA OHIAK

NOLA EGIN BEHAR DUT IZEN-EMATEA MENDI ETA FAMILIARTEKO IBILALDIETARAKO?

· ON-LINE IZEN EMATEA: Bete web gune honetako “Izen-emateak” atalean aurkituko duzun formulario elektronikoa eta momentuan ordaindu internet bidez.
· FORUM SPORT ARTEAN: (ekainaren 13an): Dendan egongo den Idazkaritza teknikora gerturatu eta bertan izena eman ahalko duzu, ordainketa esku dirutan eginez.

 

NON JASO BEHAR DUT DORTSALA?

· Ekainaren 1tik ekainaren 6era izen ematea egiterakoan aukeratutako Forum Sport dendan jaso dezakezu. Data hau pasata, bizkar zenbakia Arteako Forum Sport dendan jaso dezakezu soilik ekainaren 13an edo Sopelako Udaletxean ekainaren 14an irteera baino lehen.
· Ekainak 13, larunbata: Arteako Forum Sport dendan 10:00etatik -20:00etara.
· Ekainak 14, igandea: Sopelako Udaletxean 8:00etatik- 8:45ra.

 

AURTEN KOSTATRAILEKO IBILALDIAK AUTOSUFIZIENTEAK IZANGO DIRA?

 KostaTrailak ingurumena ahalik eta gehien errespetatu nahi du eta hurrengo urteetan proba honek iraunkortasunaren parametro gehienak betetzea du helburu. Hurrengo edizioetan, plastikoaren erabilera murrizteko hamaika neurri hartzen saiatuko dira hau posiblea izan dadin. Horretarako, parte-hartzaileen kolaborazioa beharrezkoa da. Ba al dakizu zenbat ur botilatxo ematen dira KostaTrail batean? Asko, agian gehiegi. Horregatik, parte-hartzaileentzat eragin handienak izango duen neurria AUTOSUFIZIENTZIA da, hau da, EZ DITUGU UR BOTILARIK BANANDUKO MARTXEN HORNIDURA PUNTUETAN.

Hurrengo irudian, ibilbidean dauden iturriak ikono urdinez adierazita daude:

 

IBILALDI BATERA APUNTATU NAIZ, DORTSALEKO IZENA ALDATU EDO DEUSEZTATU DEZAKET?

Ez da posiblea dortsaleko izena aldatzea edo ezeztatzea Ibilbidetan.

 

BESTE PERTSONA BATEN DORTSALA JASO DEZAKET?

Bai, froga egunean online egindako inskripzio ziurtagiria aurkezten baldin bada. Forum dendetan jasoz gero, ezinbesteko informazioa (NAN-a, izen-abizenak eta erabakitako distantzia) agertzen den frogagiria aurkeztea beharrezkoa da. Gogora ezazu kamisetaren neurria apuntatuta eramatea, dortsalen eskura ematea errazteko eta azkartzeko.

 

UME TXIKIEK ORDAINDU BEHAR DUTE?

Ume txikiek ez dute derrigorrez ordaindu behar, baina kontuan izanda probaren izaera solidarioa, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.

 

UME-GURDITXOAK ERAMAN DAITEZKE?

Ibilbideko zenbait puntutan bidea nahiko estua da. Horregatik haurrak eramateko, motxila berezien erabilpena gomendatzen dugu.

 

NIRE TXAKURRAREKIN EGIN DEZAKET IBILBIDEA?

Ez dago inongo arazorik zuen txakurrek zuekin batera ibilbidea egin dezaten lotuta eramaten badituzue.

 

BA AL DAGO ZAINDEGIRIK LASTERKETAKO PARTE-HARTZAILEENTZAT?

Ez, Ibilbideen parte-hartzaileak zuekin eraman beharko dituzue gauzak eta urontzia, aurtengo edizioa autosufizientea izateagatik.

 

BA AL DAUDE DUTXAK LASTERKETAKO PARTE-HARTZAILEENTZAT?

Ez, dutxa-zerbitzua soilik dago erabilgarri 21km-ko Lasterketako parte-hartzaileentzat.