Ibilaldiak

MENDI IBILALDIA 20 KM ETA IBILBIDE FAMILIARRA 7 KM – IZEN-EMATEAK GERORATUAK

 

Ibilaldi familiarra edo mendi ibilaldian izena emateko hiru era ezberdinetan egin dezakezu:

  • ON-LINE IZEN-EMATEAK: apirilaren 1etik ekainaren 12ra www.kostatrail.com webgunean.
  • Ekainaren 13an, Forum Sport Artean dortsalak geratzen badira (10:00etatik-20:00etara)
  • Ekainaren 14an, Sopelako Udaletxean dortsalak geratzen badira (8:15etatik- 8:45etara)

 

Prezioa: 6 €

Zalantzaren bat izatekotan, e-mail bat bidali kt.kostatrail@gmail.com helbide elektronikora.

 

– PLASTIKOAK KONPROMISOA

AUTOSUFIZIENTZIAN OINARRITUTAKO IBILALDIAK

Kosta Trailek ingurumena errespetatzeko konpromisoa hartzen du bere gain eta horrekin lotutako helburu hau du: lasterketa igarotzen den ingurunearekiko begirunetsuagoa eta jasangarriagoa den ekimen bihurtzea. Horregatik, edizio bakoitzean, proban plastikoen erabilera gutxitzen joateko neurri batzuk hartzen saiatuko gara. Eta, hori posible izan dadin, parte-hartzaile guztien laguntza beharko dugu.

Ba al dakizu Kosta Traileko edizio batean zenbat ur-botilatxo erabiltzen diren? Asko; agian, gehiegi. Horregatik, aurten hartu dugun eta ibilaldietan parte hartuko dutenentzat ondorio handiena izango duen neurrietako bat AUTOSUFIZIENTZIAN parte hartzearena izango da. Horren ondorioz, EZ DUGU UR BOTILATXORIK BANATUKO IBILALDIEN HORNIDURA PUNTUETAN.

Hori dela eta, parte-hartzaileek bere botila/kantinplora eramatea gomendatzen dugu ibilbidean dauden iturrietan bete ahal izateko. Gainera, Sopelako Udalarekin hitz egin dugu eta ekimen honekiko bere laguntza agertu digu. Ondorioz, irteerako/helmugako gunean, ura jasotzeko toki gehiago egokituko ditu

IBILALDIEN ARAUDIA EZAGUTU

 

DORTSALEN BANAKETA:

Ekainak 13, larunbata: Arteako Forum Sport dendan 10:00etatik -20:00etara.
Ekainak 14, igandea: Sopelako Udaletxean 8:15etatik- 8:45etara.