INFORMAZIOA

KOSTA TRAILEN INFORMAZIOA ETA ARAUDIAK

KARTELA ETA DOKUMENTUAK

Deskargatu hemen edizio birtual honi buruzko informazio guztia: kartela, araudia eta Rockthesport aplikazioarekin eman beharreko pausoak

KOSTA TRAIL, NOLA HELDU?

IRTEERA:

KostaTraileko hiru probak (21km-ko mendi lasterketa, mendi martxa eta martxa familiarra) Sopelako Udaletxeko plazatik irtengo dira. 9:00etan itxarongo zaitugu Lasterketaren irteerarako, 9:15etan 20km-ko Martxarako eta 9:30etan 7km-ko Martxaren irteerarako. Pasaden urteak bezala, proba Sopelako Udaletxeko plazan hasiko eta amaituko dela gogora ezazu.

Hasieraren gunea Sopelako Udaletxeko Plazan izango da.

Parte-hartzaile guztiak metroz joatea gomendatzen dugu, geltokia irteeratik 150m-ra gutxi gora behera dago eta.

HELMUGA:

Hiru frogen helmuga Sopelan dago.


Ver mapa más grande

 

NOLA IRITS NAITEKE SOPELARA?

Metroz

Sopelan metro geltokia dagoenez, egun horretan ahal duzun neurrian garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu, hori izango baita bertaratzeko modurik erosoena, bizkorrena eta ekonomikoena.

Esteka honetan metro ordutegiak eta maiztasunak topatuko dituzu: www.metrobilbao.eus

Autoz

·Aparkalekuak Sopelan – irudian klikatu mapa handitzeko *Gogoan izan: eremu horretan TAO badago, beste edozein egunetan bezalaxe ordaindu beharko da. Antolakundeak aparkatzeko eremuak bakarrik iradokitzen ditu eta ez du parte-hartzaileentzako baldintza berezirik adostuta.

– PLASTIKOAK KONPROMISOA: AUTOSUFIZIENTZIAN OINARRITUTAKO IBILALDIAK ETA LASTERKETA

Kosta Trailek ingurumena errespetatzeko konpromisoa hartzen du bere gain eta horrekin lotutako helburu hau du: lasterketa igarotzen den ingurunearekiko begirunetsuagoa eta jasangarriagoa den ekimen bihurtzea. Horregatik, edizio bakoitzean, proban plastikoen erabilera gutxitzen joateko neurri batzuk hartzen saiatuko gara. Eta, hori posible izan dadin, parte-hartzaile guztien laguntza beharko dugu. Ba al dakizu Kosta Traileko edizio batean zenbat ur-botilatxo erabiltzen diren? Asko; agian, gehiegi. Horregatik, aurten hartu dugun eta ibilaldietan parte hartuko dutenentzat ondorio handiena izango duen neurrietako bat AUTOSUFIZIENTZIAN parte hartzearena izango da. Horren ondorioz, EZ DUGU UR BOTILATXORIK BANATUKO IBILALDIEN HORNIDURA PUNTUETAN. Hori dela eta, parte-hartzaileek bere botila/kantinplora eramatea gomendatzen dugu ibilbidean dauden iturrietan bete ahal izateko. Gainera, Sopelako Udalarekin hitz egin dugu eta ekimen honekiko bere laguntza agertu digu. Ondorioz, irteerako/helmugako gunean, ura jasotzeko toki gehiago egokituko ditu.