Ekitaldi bi aldiz solidarioa

elkarteen alde


ASVIDIA

ASVIDIA Bizkaiko Diabete Elkartea (ASVIDIA) 1978. urtetik ari da lanean diabetesa dutenei laguntza eta heziketa eskaintzen Bizkaian. Gaur egun, probintzia horretan kide diren 2.000 familia ingururi ematen dio laguntza.

ASVIDIAk Bizkaiko ospitaleekin zein endokrinoekin eta, oro har, hezitzaileekin duen zuzeneko harreman atseginari esker, behar-beharrezkoa den heziketa diabetologikoa eskaintzen du. Horrekin lotuta, bazkideei talde mediko handiak eta bertako begiraleen talde osoak eta trebatuak behar bezala gainbegiratutako jarduerak eskaintzen dizkie. Hauek dira jarduera horietako batzuk:

· Haurrentzako eta gazteentzako udalekuak naturaz gozatzeko eta diabetesa hobeto kontrolatzen ikasteko helburu nagusiarekin.

· Txangoak txikientzat eta nagusientzat.

· Elkarbizitzak.

· Diabetesarekin lotutako gai ugariri buruzko ikastaroak: elikadura, ariketa fisikoa, kirola, erlaxazioa, teknologia berriak eta abar.

· Sukaldaritzari buruzko tailer praktikoak, anoen araberako dieta eta abar.

· Hitzaldiak

Gainera, ASVIDIAk elkarteko kideentzako psikologo baten eta diabetesaren arloko hezitzaile baten zerbitzuak biltzen ditu. ASVIDIAren webgunearen bidez, gaixotasunaren aurrerapen berriekin lotutako azken informazioa partekatzen dugu. Bestalde, blogean, elkarteko kideek diabetesarekin batera bizi duten eguneroko bizitzako esperientziak partekatzen dituzte. Kolektiboaren ordezkari gisa, ASVIDIA diabetesa duten pertsonen interesak defendatzeaz eta babesteaz arduratzen den eragilea da. Diabetesa duten haurrak eskolan, gidabaimena, diabetes arloko hezitzailearen espezializazioa eta paziente gisa ditugun eskubideak lantzen ditu elkarteak, besteak beste. Gai horietan aurrerapen handiak lortzen ari dira pixkanaka. 2003. urtean, ASVIDIAk Eusko Jaurlaritzak emandako “Onura Publikoko Erakundearen” aitormena jaso zuen.

Gaur egun, elkarteak Bilboko Iparragirre kaleko 46-1. solairuan duen bulegoan eta webgunearen bidez eskaintzen du arreta: www.asvidia.org.


TEAM ONE

Team One diabetes eta kirolarekin erlazionatutako mota guztietako jarduerak burutzen eta koordinatzen duten sailik kirolari diabetikoz osatutako taldea da. Honek diabetesa pairatzen duten jendeari zuzenduta dago, eta intsulinarekin batera, kirolak gaixotasun honen tratamenduaren oinarrietakobat dela jakinarazteko asmoa dauka.

Bere helburuak: gaixotasun honen tratamenduan kirolaren garrantziaz kontzientziatzea, bizitza osasungarria ariketa fisikoaren praktikaren bitartez sustatzea eta diabetesarekin kirolako edozein helburu lortu daitekeela frogatzea.

Team One taldea AEDD-tik zuzenduta dago, 2014ko abuztuaren 15ean eratutako kultura eta kirol arloko elkartea (Elkarteen Estatuko Erregistroan erregistratuta), zeinen bazkide fundatzaileak, aldi berean Team One taldearen fundatzaileak diren, denak diabetes mota 1 pairatzen duten kirolariak izanda. Hauek, Team One taldeaz gain, AEDD sortzea erabaki zuten, kirol diziplina ezberdinez osatuta: Runninga (Team One Run), Traila (Team One Trail), Txirrindularitza (Team One Bike), Igeriketa (Team One Swim), Triatloia (Team One Tri) eta alpinismoa (Team One Vertical), dibetesa eta kirolan maila asoziatibo eta antolatzailean dauden hainbat gabezi garrantzitsuak estaltzeko asmoz.

Web Team One: www.team-one.es

Facebook Team One: https://www.facebook.com/theTeamOneES

Twitter Team One: http://twitter.com/TeamOne_ES

logo-team-one


ALCER

ALCER BIZKAIA irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta 40 urte daramatza giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pertsonen eskubideen alde lanean haien eta ingurukoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Horretarako, probintziako ospitaleekin eta dialisi-zentroekin koordinatuta egiten dugu lan, psikologia, gizarte eta nutrizio arloko laguntza emanda. Arreta holistiko hori beti pertsonan oinarritzen da, eta ez gaixotasunean.

Horrez gain, organoak emateko sentsibilizazio sozialeko lan neketsua egiten dugu. Izan ere, gutxiegitasun terminalak jasaten dituzten milaka pazienterentzat horien transplantea izaten da irtenbide zehatza eta, hortik aurrera, bizitzak salbatzea lortzen dute.

Erakundeak era askotako ekintzak bideratzen ditu. Honako hauek adibidez:

  • Jardunaldiak, hitzaldiak eta konferentziak.
  • Senideentzako atsedenaldiak, eguneko txandak eta aisialdiko beste jarduera batzuk.
  • Probintziatik kanpo joan nahi duten pazienteentzako hemodialisiko plazen kudeaketa.
  • Organoak ematea sustatzeko ekintza espezifikoak.
  • Garapen kognitiboari, gaixotasunaren inguruko kontzientzia hartzeari, elikadurari, enpleguaren bilaketa aktiboari eta abarrei buruzko tailerrak.

2018. urtean, Bizkaian egingo dugu giltzurruneko gaixotasuna duten gazteekin topaketa. Asteburu horretan, Estatu osoko gazteak helburu bikoitzarekin elkartuko dira; alde batetik, tratamendua dela eta sartuta dauden errutinatik ateratzea ahalbidetuko dien gunea eskainiko diegu eta, bestetik, gizarte-harremanen bideratzaile gisa jardungo dugu, sare gisa funtziona dezaketen laguntza-taldeak sortzea sustatuta.
Gure egoitza Haro plaza, 1, behea (Bilbo) helbidean dago. Erakundeari buruzko informazio gehiago topa dezakezue gure webgunean: www.alcerbizkaia.org