IZEN-EMATEAK GERORATUAK

Egun bizi dugun egoera dela eta, zoritxarrez, Kosta Traileko antolakuntzak apirilaren 1erako aurrez ikusita zegoen izen-emateen prozesua atzeratzea erabaki du. Proba aipatutako egunean (ekainak 14) egin ahal izateko bermerik ez dugun arte, nahiago izan dugu Covid19aren bilakaera zein den ikusi arte itxaron erabaki bat hartu aurretik. Egoera berriro normaltasunera bizkor itzuliko dela eta gu ere inoiz baino indartsuago itzuliko garela espero dugu. Ordura arte, ordea, itxaron egin beharko dugu ilusioa eta itxaropena galdu gabe.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta laster izen-emateak irekitzeko data berri baten berri emango dizuegula espero dugu. Ordura arte… zaindu zaitezte!

#NiEtxeanEntrenatzenNaiz #NiEtxeanGelditzenNaiz