Sin categoría

IBILTARIENTZAKO AHOLKUAK:

Igande honetan asko ibiliko gara Uribe Kostan barrena. Kosta Trailen helburua gozatzea da, ondo pasatzea eta “ALCER” (giltzurruneko gaixotasunen aurkako erakundea) eta Bizkaiko Diabete Elkartea babestea. Antolakuntzatik eguna gorabeherarik gabe eta ahalik eta ondoen pasatzeko ahal dugun guztia egingo dugu, baina iganderako aholkutxo batzuk utzi nahi dizkizuegu ;-). Mesedez, irakurri arretaz, eta asko lagunduko diguzu :

  1. Pazientzia ibilbidean ilarak baldin badaude: Ibilbidea gorabeheratsua da eta baliteke aste honetan euria egin duelako lohia topatzea, eta hori dela eta, mantsotu egin daiteke ibilaldia.
  2. Badirudi iganderako beroa eman dutela, beraz, eraman edaria eta janaria ibilbiderako: parte-hartzaileentzat anoa-postuak egongo dira, baina bakoitzaren beharrak desberdinak izan daitezke eta are gehiago bero egiten badu. Ibilbidea luzea eta gogorra izatea saihesteko, batez ere fisikoki ondo prestatuta ez bazaude edo etxeko txikienak eramango badituzu, ez ahaztu motxilan ura edo txokolatinaren bat, gominolak edo fruitu lehorrak eramatea J
  3. Anoa-postuetan behar duzuna soilik hartu, seguru zure atzetik azken kilometroak egiteko bultzadatxoa behar duen norbait etorriko dela.
  4. Ibilaldia egiteko arropa eta oinetako egokiak eraman, saiatu zapatekin, bailarinekin edo zola gutxi duten zapatilekin ez joaten. Lohia topatzen baduzu eskertuko diguzu J
  5. Asko gustatzen zaigu txakurrekin parte har dezazuen, baina gogoan izan jende asko izango dela, umeak, korrikalariak, txakurrak gustatzen ez zaizkien pertsonak… beraz, beti lotuta eraman beharko dituzue, gainerako parte-hartzaileei ez eragozteko.
  6. Ez bota zaborra lurrera, anoa-postuetan paperontziak egongo dira eta, bestela, gorde, helmugan edukiontzi bereziak jarriko baititugu zorroak, botilak eta abar bota ditzazuen. Uribe Kostako habitata delikatua da eta gure esku dago zaintzea, hartaz gozatzen jarraitzeko.
  7. GOZATU giroaz, GOZATU paisaiaz, GOZATU konpainiaz, GOZATU egunaz, eta gogoratu Ekitaldi     Solidario batean zaudela eta zure parte-hartzearekin beharra duten pertsona askori ari zarela laguntzen: ASVIDIA eta ALCER.