Sin categoría

IBILBIDEAK KOSTA TRAIL 2017

Aurten Kosta Trailen ikaragarrizko ahalegina egiten gabiltza Uribe Kostako habitata errespetatuko duen ibilbidea izateko.

Asko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak betetzeko eman dizkigun jarraibideak igaroko ditugun gunerik kalteberenak zaintzeko.

Kosta Trailen muinari eutsi nahi diogu baina hainbat kasutan gogoko ditugun parajeetako ibilbideak aldatu edo bertan behera utzi beharko ditugu. Hala ere, ahaleginak eta bi egingo ditugu eskatzen dizkiguten betekizun guztiak beteko dituen itsasora begira eta itsasotik gertu egongo den ibilbidea lortzeko.

Honek ez diezaiola inori parte hartzeko gogoa galduarazi, lan handia egiten gabiltza-eta.