2015eko ekainaren 14a, dagoeneko badugu eguna KOSTA TRAIL lasterketaren hamargarren edizioarako!

Markatu 2015eko ekainaren 14a zure agendan. Hori da Kosta Trail lasterketaren hamargarren edizioa antolatzeko aukeratu dugun eguna.

Ekainaren 14rako ezin dugu eguraldi ona bermatu, baina ziur esan dezakegu 12 eta 20 km-ko ibilaldiak eta 30 km-ko lasterketa berrikuntzaz eta aldaketaz josita egongo direla.

Apirilaren 1ean zabalduko dugu hiru probetan izena on line emateko epea, beraz, ez utzi azken egunera arte, plazak amaitu egiten dira eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude